Itxi

Osasuna

Hurrengo denboraldian

Osasuna: Camachok jarraitu egingo duela berretsi du Izcok

Asier Legarda

Reyno de Navarra

Beste lau urtetarako presidente izendatu duten egunean baieztatu du entrenatzailearen jarraitasuna Izcok.

Patxi Izco gaur goizean izendatu dute ofizialki Osasunako presidente hurrengo lau urtetarako, eta bere hirugarren agintaldia hasi orduko Jose Antonio Camachok datorren denboraldian Osasunako entrenatzailea izaten jarraituko duela berretsi du presidente gorritxoak. "Camachoren lana aztertuz gero aldeko gauzek askogatik gainditzen dituzte gaizki egindakoak. Helburuak bete ditu, plantila inork baino hobeto ezagutzen du eta horregatik jarraituko du", adierazi du Patxi Izcok. Kirol zuzendaritzan aldaketak izango direla aurreratu bazuen ere, gaur ez du ezer zehaztu Juan Jose Lorenzo kirol zuzendariaren eta Martin Gonzalez idazkari teknikoaren etorkizuna argitu. Zuzendaritza taldean berritasun bakarra Iñigo Sanciñenaren ordez Angel Vizcay sartuko dela izan da. Vizcay klubeko gerentea ere bada.

"Ni oso gustura nago Iruñean, presidentea gustura dago nirekin eta taldea Lehen Mailan dago. Badlintza horiek betez gero jarraitzeko aukera izango zela bagenekien eta halaxe izango da", esan du Camachok bere jarraitasunaren inguruan.