Itxi

Osasuna

Igandean, 18:30ean

Granada-Osasuna, salbazioa bilatzeko partida erabakigarria

Erredakzioa

Jaitsiera postuetan daude bi taldeak eta garaipena beharrezkoa dute. Partida igande honetan jokatuko da, 18:30ean, Carmenes zelaian.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak Granadari Kopan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Granada eta Osasuna LaLigako azken bi sailkatuak dira, eta igandean Carmenes zelaian ariko dira elkarren aurka, 18:30ean. Salbazioa lortzeko lehia erabakigarria dute jokoan.

Dimitri Foulquier, Gabriel Silva, Isaac Cuenca, Matthieu Saunie, Mehdi Carcela-Gonzalez eta Victorien Angban baja izango dira Granadan talde gorritxoaren aurkako partidarako.

Osasunan, aldiz, Miguel Flaño, Javier Flaño eta Didier Digard luzarorako baja dira, eta Nauzet Perez atezaina ere ez da jokatzeko prest egongo Errege Kopan lesionatu baitzen. Mario Fernandez atezainak ere min hartu zuen Kopako partidan, baina sendatuta dago, eta hasieratik jokatuko du. Vasiljevick entrenatzaileak Alvaro Fernandez atezaina sartu du deialdian.

Ustezko hamaikakoak:

Granada: Ochoa; Foulquier, Vezo, Lombán, Gabriel Silva; Sergi Samper, Uche, Andreas Pereira; Atzili, Boga, Kravets.

At. Osasuna: Mario; Unai Garcia, Oier, David Garcia; Alex Berenguer, Fausto Tienza, Roberto Torres, Causic, Clerc; Sergio Leon, Oriol Riera.

Epailea: Daniel Trujillo Suárez.

Zelaia: Carmenes.

Ordua: 18.30ean.

rong> 18.30ean.