Itxi

Osasuna

2-0

Osasunak Benito Villamarinen galdu du

Agentziak | Erredakzioa

Rafa Navarrok eta Ruben Castrok egin dituzte golak. Aurrean, Osasunak opari gehiegi egin dizkio aukariari.

  • Betis 2 - Osasuna 0 / EFE.

    Betis 2 - Osasuna 0 / EFE.

Osasunak Sevillan galdu du bost jardunaldi irabazi gabe eman dituen Betisen aurka. Gorritxoek gauzak erraz jarri dizkiete Sevillakoei. Rafa Navarrok eta Ruben Castrok egin dituzte golak.

Nafarroako talde ahulguneak denboraldi honetan agerian geratu dira berriz. Garaipen bakarra eskuratu dute, eta 14 punturekin, azken postuan dira.

Betis 4. minutuan jarri da aurretik, Osasunaren akats baten ostean atzean, Rafa Navarrok ondo aprobetxatu duena. Betisek arriskua sortzen jarraitu du bisitarien ahultasunaren aurrean. Horrek ere hutsuneak utzi ditu Betiseko atzealdean.

Gauzak horrela, Osasuna aurkariaren areara hurbildu da. Kenan Kodroren jaurtiketa batek zutoinean jo du.Hala ere, erdi ordu baino lehen Ruben Castrok bigarrena egin du, Osasunaren defentsa aurreratuta zegoela aprobetxatuta.

Betis baloiaren jabea izan da ia denbora osoan, eta Osasuna amatatzen joan da minutuak pasa ahala.

FITXA TEKNIKOA

Betis: Adan; Rafa Navarro, Mandi, Pezzella, Tosca, Durmisi; Brasanac, Ruben Pardo (Donk, 81. min), Damni Ceballos (Petros, 88. min); Ruben Castro (Joaquin, 66. min) eta Sanabria.

Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel, Oier, Vujadinovic, Clerc; Roberto Torres (De las Cuevas, 74. min), Raoul Loe, Fran Merida (Causic, 70. min), Jaime Romero; Sergio Leon (Oriol Riera, 74. min) eta Kenan Kodro.

Golak: 1-0, 04. min: Rafa Navarro. 2-0, 28. min: Ruben Castro.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena