Itxi

Osasuna

Igandean 17:00etan

Osasuna-Malaga: Camachok aurkariaren arriskuaz ohartarazi du

Erredakzioa

"Etxetik kanpo arrisku handiko taldea da Malaga, seguraski Europako abiadura puntarik handiena duena", esan du gorritxoen entrenatzaileak Taxoarren.

Malagaren kontrako partida Osasunarentzat "oso interesgarria" dela adierazi du Taxoarren Jose Antonio Camacho gorritxoen teknikariak. Aldi berean, aurkariaren arriskuaz oharatarazi du, "Europako talderik azkarrena", haren esanetan.

"Etxetik kanpo arrisku handiko taldea da Malaga, seguraski Europako azkarrena eta oso ondo landuta", esan du. Gakoa Malagaren "kontraerasoak saihestea" dela azpimarratu du eta horretarako jokaldiak bukatu eta baloiak zelai erdian galdu behar ez dituztela esan du.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ricardo; Damia, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Juanfran, Puñal edo Soriano, Nekounam, Masoud; Vadocz edo Aranda eta Pandiani edo Lekic.

Malaga: Galatto; Gamez, Stadsgaards, Weligton, Mtiliga; Fernando, Sandro Silva, Juanito; Eliseu, Edinho eta Quincy.

Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 17.00.