Osasuna
Aurkezpen partida
Osasunak Racingi 3-0 irabazita esan dio agur denboraldiaurreari
Erredakzioa
Kantabriarrek irudi kaskarra eman dute eta gorritxoek ez dute barkatu aurkari ahul baten aurka. Lekic, Cejudo eta Annunziata izan dira golegileak.
-
Lekic partidako lehen gola ospatzen bere taldekideekin. Argazkia: EFE
Osasunak agur esan zion bart denboraldiaurreari Racingi 3-0 irabazita. Lan ona burutu zuten gorritxoek aurkari ahul baten aurka. Dejan lekic serbiarra, Alvaro Cejudo kordobarra eta Tenerifeko Xavier Annunziata izan ziren golegileak.
Gorritxoek norgehiagokako 9. minutuan sartu zuten partidako lehen gola Dejan lekicen bitartez (1-0). Emaitza horrekin bukatu zen lehen zatia. Bigarren zatian, Cejudok 2-0ekoa sartu zuen 55. minutuan eta 63.ean Annunziatak neurketa erabakita utzi zuen 3-0ekoarekin.
Fitxa teknikoa:
3 - Osasuna: Ricardo; Echaide, Sergio, Miguel Flaño, Raitala (Marc Bertran, m.82); Cejudo (Calleja, m.76), Nekounam, Timor, Annunziata; Kike Sola (Puñal, m.54) eta Lekic.
0 - Racing: Toño; Alvaro, Borja, Osmar, Christian (Cisma, m.68); Kennedy (Luque, m.64), Diop, Adrian (Edu Bedia, m.64), Arana (Jaro, m.80); Acosta (Martinez, m.76) eta Munitis (Stuani, m.68).
Golak: 1-0, m.9: Lekic. 2-0, m.55: Cejudo. 3-0, m.63: Annunziata.
Epailea: Perez Lasa.