Publizitatea
Itxi

2020/06/11

22:04

Osasuna

Estadioa obretan

Osasuna Sadarrera itzuli da hiru hilabete geroago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gorritxoen estadioak toldo bat du iparraldeko harmailan, hurrengo partidak ateak itxita hartuko dituen estadioa girotzeko.

  • Sadarreko iparraldeko harmaila toldo batekin estalita.

    Sadarreko iparraldeko harmaila toldo batekin estalita. Argazkia: @Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak Sadarreko belarra zapaldu du berriro ere, martxoan azken aldiz egin eta gero, LaLiga Santanderren itzulera prestatzeko beste saio bat egiteko.

Espanyolen aurka martxoaren 8an lortutako garaipenean (1-0) izan zuten gorritxoek euren estadioaz gozatzeko azken aukera, itxialdia hasi aurretik, eta tarte horretan euren zelaiak itxura-aldaketa handia izan du.

Osasunak Sadarren jokatutako azken partidaren laburpena (1-0)

Gaur egun, Preferentziazko Goiko Harmaila dagoen harmaila da aldaketa handirik jasan ez duen estadioko gune bakarra. Beraz, talde gorritxoak Iruñean jokatzea falta zaizkion bost partidak erdizka eraberrituta dagoen ikuslerik gabeko estadio batean jokatuko ditu.

Momentuz, estadioaren iparraldeko hondoa, bandera gorritxoz beteta dagoela irudikatzen duen toldo handi batez dago estalita, zelaiari giroa emateko asmoz, nahiz eta neurketak ateak itxita jokatuko diren.

Arrasateren jokalariak, igandean, 22:00etan, Realaren aurka jokatuko duten norgehiagoka prestatzeko aritu dira lanean.

Zigortuta egoteagatik Reale Arenan aritu ezin izango den Ruben Garcia taldeko lanera itzuli da, azken jardunaldietan bakarka lanean ibili eta gero, giharretako arazoak ibili baita.

Chimy Avila, Roncaglia, Rober Ibañez, Fran Merida eta Kike Barja ez dira Sadarren egon, euren errekuperazio prozesuekin jarraitzen dutelako, ahal denean taldera bueltatzeko.

Osasuna Taxoarera itzuliko da ostiralean, 9:30etik aurrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;