Itxi

Osasuna

Lesio larria

Chimy Avilak haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan

Erredakzioa

Osasunaren lansaioa min hartuta amaitu ondoren azterketa sakonagoa egin diote, eta lesio larria baieztatu dute. Ezker hankan lesio bera izan eta gainditu berritan, eskuin belauna txikitu du.

  • Chimy Avia

    Chimy Avila Osasunare entrenamenduan lesionatu den momentua. Argazkia: CA Osasuna

Chimy Avilak min hartuta utzi du Osasunak asteazken goizean egin duen lansaioa, eta arratsaldean Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dizkioten frogetan baieztatu egin da haustura duela eskuin belauneko lotailu gurutzatuan. Hala jakinarazi du klubak.

Talde gorritxoko aurrelariak lesio bera izan zuen ezker belaunean. Sei hilabete egon zen jokatu ezinda, eta taldekideekin batera entrenatzen zebilen jada. Orain, ordea, eskuin belauna txikituta du. Ebakuntza egin beharko diote.

Osasunak babesa eskaini nahi izan dio jokalariari eta animoak eman dizkio mezu baten bitartez. Gainera, klubean ziur daude Chimy Avilak berriz gozatuko duela Sadarren jokatzeaz.