Itxi

Osasuna

1. JARDUNALDIA

Osasunak eta Espanyolek berdinketarekin ekin diote Ligari Sadar eraberrituan (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorritxoen estadioak publikoa hartu du 524 egun geroago, 7.700 ikusle, hain zuzen ere.

2:02
Osasuna vs Espanyol

Osasunak eta Espanyolek elkarren aurka ekin diote Liga txapelketarik larunbat honetan, eta hustean berdindu dute (0-0), Sadarreko harmailetan zaleek egoteko aukera izan duten egunean, 524 egun geroago.

Etxeko taldea ziztu batean zelairatu da atera zen Diego Lopezek defendatutako atearen bila. Hala, laugarren minutuan lehen aukera argia iritsi da: Nacho Vidalek erdiraketa ona egin du eskuin hegaletik, baina Kike Garciak ez du aprobetxatu.

Ruben Garciak eta Kike Barjak sortu dute arriskurik handiena hegaletatik egiten zituzten barneraldiekin, baina haien erdiraketek ez zuten errematatzailerik aurkitzen.

Bere aldetik, katalanek gorritxoen atzeko lerroaren bizkarra bilatzen saiatu dira behin eta berriro, baina nafarren defentsa sendo agertu da. Dena den, Embarbak bere taldea aurretik jarri ahal izan du Sergio Herrerarekin izan duen buruz burukoan, baina gorritxoen atezainak geldiketa bikaina egin du.

Atsedenaldiaren ostean, Osasunak aurkariaren atearen bila jarraitu du, baina Espanyolek ere bere aukerak pilatu ditu markagailua mugiarazteko.

Sadarrek txalo zaparrada batekin hartu du Chimy Avila argentinarra. Aurrelaria partida iraultzeko atera da; izan ere, nafarrak gehiago ziren, baina aukerak gauzatu gabe jarraitzen zuen.

Azkenean, baina, Osasunak ezin izan die bere zaleei garaipenik eskaini Ligako lehen partidan, eta berriro saiatuko dira hurrengo jardunaldian, Celtaren aurka ere Iruñean arituko baitira.

Fitxa teknikoa

0 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai García, David García, Rubén García; Torró; Moncayola (Oier, 63. min), Darko, Kike Barja (Javi Martínez, 63. min); Budimir (Chimy Ávila, 72. min), Kike García.

0 – Espanyol: Diego López; Óscar Gil (Víctor, 87. min), Sergi Gómez, Cabrera, Pedrosa; David López (Gori, 82. min), Fran Mérida (Dimata, 62. min); Embarba, Nico Melamed (Puado, 46. min), Wu Lei (Bare, 62. min), Raúl de Tomás.

Epailea: Miguel Ángel Ortiz Arias. Txartel horiak: Moncayola, Unai García eta Kike Barja (Osasuna); Nico Melamed, Sergi Gómez eta Gori (Espanyol).

Gertaerak: Sadarren jokatutako partida 7.700 zaleren aurrean