Itxi

Osasuna

Hauteskunde prozesua

Sabalza, Osasunako presidente izateko hautagai bakarra

EITB Media

Hauteskunde Batzordeak klubeko presidentziarako hautagaitza bakarra jaso du; konkretuki, egungo presidentea den Luis Sabalza buru duena. Azaroaren 22an jakinaraziko du klubak, hautagaitzak baldintza guztiak betetzen dituen.

  • Luis Sabalza

    Luis Sabalza, Osasunako presidentea. Argazkia: CA Osasuna

Luis Sabalza da Osasunako presidente izateko hautagai bakarra, Hauteskunde Batzordeak egungo presidentea buru duen hautagaitzaren dokumentazioa besterik ez baitu jaso.

Azaroaren 22an jakinaraziko du Hauteskunde Batzordeak Sabalzaren hautagaitzak baldintza guztiak betetzen dituen. Hala izanez gero, Luis Sabalzak hirugarren agintaldia beteko luke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena