Itxi

Osasuna

4-0, Mestallan

Valentziak Europako postuetatik aldendu du Osasuna

Erredakzioa

Unai Emeryren mutilek 4-0 irabazi dute etxean Adurizen eta Jonasen golei esker. Gorriek hamar jokalarirekin jokatu dute bigarren zati osoa Lekicek txartel gorria ikusi duelako.

  • Valentzia-Osasuna. Argazkia: EFE

    Valentzia-Osasuna. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

4 - Valentzia: Guaita, Barragan, Rami, Ricardo Costa, Mathieu (Piatti, 51. minutuan), Albelda (Parejo, 70. minutuan), Tino Costa, Pablo, Jonas, Jordi Alba eta Soldado (Aduriz, 46. minutuan).

0 - Osasuna: Andres Fernandez, Marc Bertran, Roversio, Lolo, Damia (Loe, 46. minutuan), Puñal, Nekouman, Lekic, Raul Garcia, Lamah (Raitala, 46. minutuan) eta Nino (Timor, 80. minutuan).

Golak: 1-0, 76. minutuan: Aduriz. 2-0, 82. minutuan: Jonas. 3-0, 86. minutuan: Aduriz. 4-0, 87. minutuan: Jonas.

Europako postuetan sartzeko borrokan jarraitu beharko du Osasunak Mestallan 4-0 galdu ostean. Lekicek txartel gorria ikusi du atsedenaldia heldu aurretik eta gorriek ezin izan dute Valentziaren erasoa eutsi. Adurizek eta Jonasek egin dituzte neurketako golak.

Unai Emeryren mutilek norgehiagokaren kontrola hartu dute aurreneko minutuetan, baina ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Valentziak baloiaren jabetza ondo zaindu du eta Osasunak kontraerasora jokatu behar izan du. Partidako aurreneko abagunea Jordi Albak izan du 10. minutuan, baina ezker hegalariren errematea zuzenean kanpora joan da.

Mendilibarren mutilak Guaitaren ate ingurura hurbiltzen hasi dira eta Ninok gola lortzeko aukera ederra izan du 29. minutuan. Hala ere, gorritxoaren jaurtiketa zutoinaren ondotik kanpora joan da zuzenean. Nekounamen urruneko saiakera egin du 37. minutuan eta lehenengo zatiko azkenengo aukera Roberto Soldadok izan du. Valentziako aurrelariaren errematea Lolo gol marratik atera egin du eta atsedenaldia heldu aurretik Dejan Lekicek txartel gorria ikusi du. Osasunak bigarren zatia hamar jokalarirekin jokatu behar izan du.

Bigarren zatian Mendilibarren gizonek hamar jokalarirekin borrokatu behar izna dute eta Emeryren taldea hiru puntuak lortzeko murgildu da erasoan. Andres Fernandezek Jonasen jaurtiketa gelditu ikusgarri batekin desbideratu du (59. minutuan), baina Adurizek Valentziaren gola eskuratu du 76. minutuan. 1-0ekoarekin Valentziako taldea erasoan animatu egin da eta Jonasek 2-0ekoa jarri du markagailuan 82. minutuan.

Osasunak azken minutuetan defendatzeko asko sufritu egin du eta Aritz Adurizek 3-0ekoa lortu du 87. minutuan. Azkenengo gola Jonasek lortu du norgehigokako 89. minutuan (4-0). Lekicen kanporaketaren ostean Iruñeko taldeak asko sufritu du eta Valentziak ez du erasoan parkatu.