Itxi

Osasuna

FITXAKETA

Ruben Peña, Osasunaren fitxaketa berria

Agentziak | EITB Media

Avilako hegaleko atzelaria Iruñera dator Vila-realetik. Gorritxoen lehen fitxaketa da 2022-2023 denboraldiari begira.

  • Ruben Peña, Osasunaren jokalari berria. Irudia: @caosasuna.

    Ruben Peña, Osasunaren jokalari berria. Irudia: @caosasuna.

Ostiral honetan, Ruben Peña hegaleko atzelaria Osasunaren lehen fitxaketa bihurtu da, Vila-realekin zuen kontratua amaitu ondoren. Aske dator, eta hurrengo hiru denboraldietarako kontratua sinatuko du, klubak jakinarazi duenez. 

"Osasunak akordioa lortu du Ruben Peñarekin datorren denboraldirako bere lehen fitxaketa izan dadin. Futbolaria transferentzia-kosturik gabe iritsiko da Vila-real Futbol Klubarekin duen kontratu-harremana amaitu ondoren eta 2025eko ekainaren 30era arte sinatuko du talde gorritxoarekin. Bere etete-klausula 15.000.000 eurokoa izango da", iragarri du Iruñeko taldeak. 

Vila-realen jokatzeaz gain, hegalekoak Leganeseko eta Eibarreko kamisetak jantzi zituen, besteak beste. 30 urterekin, esperientzia luzea du Espainiako futbolean. Eraso-proiekzio handiko eskuin hegaleko atzelaria da, bere ibilbidean zehar, hegalekoa eta aurrelaria ere izan baita.

"Oso pozik nago hemen egoteaz, historia handiko eta aparteko klub bat da. Lehen momentutik utzi dut argi Osasunan bakarrik jokatu nahi nuela; hori esaten zidan bihotzak. Ni neu izan nahi dut berriro. Esperientzia honek benetako ilusioz betetzen nau", aitortu du futbolariak.