Itxi

Futbola

ZOZKETA

Sestao - Athletic, Coria - Reala eta Arnedo - Osasuna, Kopako bigarren kanporaketan

EITB MEDIA

Hauek dira gainerako euskal taldeen neurketak: Real Union - Mallorca, Gernika - Celta, Arenas - Valladolid, Ibiza Islas Pitiusas – Eibar eta Merida - Alaves.

  • Errege Koparen garaikurra

    Errege Koparen garaikurra. Artxiboko argazkia

Asteazken honetan Errege Kopako bigarren kanporaketako norgehiagokak zozkatu dira, eta bertan 9 euskal taldek hartu dute parte: Athletic Club, Osasuna eta Reala (Lehen Maila); Deportivo Alaves eta Eibar (Bigarren Maila); Real Union (Lehen Maila RFEF); Arenas, Gernika eta Sestao River (Bigarren Maila RFEF).

Sestaok Athletic hartuko du Las Llanasen, talde bizkaitarren arteko derbian. Coria izango da Realaren aurkaria eta Osasunak Arnedori egingo dio bisita. Real Union Mallorcaren kontra lehiatuko da Galen, Arenas Valladolidekin neurtuko da Gobelan, eta Gernikak Celta izango du aurkari Urbietan.

Bestalde, Bigarren Mailako euskal taldeei dagokienez, Ibiza Islas Pitiusasen aurka jokatuko du Eibarrek eta Alaveek bisita egingo dio Meridari.

Zozketak honako kanporaketa hauek zehaztu ditu euskal taldeentzat:

ASTEARTEA, ABENDUAK 20

Real UniOn – Mallorca (21:00)

Sestao – Athletic (21:00)

ASTEAZKENA, ABENDUAK 21

Ibiza Islas Pitiusas – Eibar (19:00)

Merida – Alaves (19:00)

Arenas – Valladolid (21:00)

Arnedo – Osasuna (21:00)

Coria – Reala (21:00)

OSTEGUNA, ABENDUAK 22

Gernika – Celta (19:00)

Bigarren kanporaketako beste partidak:

ASTEARTEA, ABENDUAK 20

Diocesano - Getafe (19:00)

Guadalajara - Elche (19:00)

Intercity - Mirandes (19:00)

Guijuelo - Vila-real (21:00)

Atletico Paso - Espanyol (21:00)

Alcorcon - Cartagena (21:00)

ASTEAZKENA, ABENDUAK 21

Atletico Saguntino - Rayo Vallecano (19:00)

Numancia - Sporting Gijon (19:00)

Levante - Andorra (19:00)

Ceuta - Eivissa (21:00)

UD Logroñes - Albacete (21:00)

Pontevedra - Tenerife (21:00)

Juventud Torremolinos - Sevilla (21:00)

OSTEGUNA, ABENDUAK 22

Cacereño - Girona (19:00)

Linares - Racing Santander (19:00)

Eldense - Burgos (19:00)

Nastic - Málaga (21:00)

Arenteiro - Atletico Madril (21:00)

La Nucia - Las Palmas (21:00)

Oviedo - Granada (21:00)

Aipatu kanporaketak neurketa bakarrera jokatuko dira. Txandaz pasatzea lortzen duten taldeak urtarrilaren lehen astean jokatuko diren final-hamaseirenetako kanporaketetan egongo dira.

Lehen kanporaketa

Zozketa honetan egon ahal izateko, Athleticek, Osasunak eta Realak nagusitasunez gainditu zituzten Alzira (0-2), Fuentes (1-4) eta Cazalegas (1-4), hurrenez hurren. Bere aldetik, Alavesek eta Eibarrek ere etxetik kanpo gainditu behar izan zuten lehen kanporaketa hori Lleidaren (0-1) eta Las Rozasen (0-3) aurka.

Real Unionek, Federazio Kopako finalista gisa, Lehen Mailako talde baten aurka neurtu zituen indarrak (Cadiz), eta kanporatu egin zuen (3-2); Arenasek eta Gernikak Bigarren Mailako bi aurkari gainditu zituzten, Lugo (1-0) eta Leganes (0-0 eta 6-5 penaltietan), eta Sestaok, berriz, Ferrolgo Racing (1-0) utzi zuen txapelketatik kanpo.