Itxi

Futbola

Seigarren kontratu berritzea

Messik kontratua berritu du Bartzelonarekin, 2018ra arte

Erredakzioa

Talde katalanarekin sinatzen duen seigarren kontratu berritzea du aurrelari argentinarrak. 16 milioi euro kobratuko ditu, eta bere etete klausula 150 milioikoa da.

  • Lionel Messi

    Messi Bartzelonarekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Lionel Messik 2018. urteko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Bartzelonarekin. Talde katalanak eta jokalari argentinarrak sinatzen duten seigarren kontratu berriztea da azken hau.

Kontratu berriarekin Messik 16 milioi euro kobratuko ditu denboraldiko. Bere etete klausula ez da aldatu, eta 150 milioi eurotan mantentzen da. Messik 2016. urte amaierara arte zuen kontratua Bartzelonarekin, eta bi urte gehiagorako berritu du kontratua.