Futbola
Liga ere irabazi dute
Ustaritz eta Mikel Alvaro, Kopako txapeldun Dinamo Tbilisirekin
A.B.
Umaglesi Ligako txapeldun izendatu ostean, Kopako titulua eskuartu du Dinamo Tbilisik finalean Chikhurari 3-1 irabazita. Ustaritz hasierako hamaikakon egon da.
-
Dinamo Tbilisiko jokalariak Kopako titulua ospatzen. Argazkia: U.A.
Ustaritz Aldekoaotalora eta Mikel Alvaro euskal jokalariek bi titulu lortu dituzte Dinamo Tbilisirekin. Duela bi aste Umaglesi Liga (Georgiako Liga) irabazi zuten, eta asteazken honetan Kopako txapeldun izendatu dira.
Georgiako hiriburuko taldeak 3-1 irabazi dio finala Chikhurari. Ustaritz hasierako hamaikakoan izan da, baina Mikel Alvarok ez du jokatu. Athleticeko jokalari ohiak partida ona jokatu du, eta gola gertu izan du. Azken minutuetan epaileak txartel horia erakutsi dio falta ere izan ez den jokaldi baten, baina jada lehia erabakita zegoen. Txartel gorriak ez du Ustaritzen lan ona estaltzen. Sendo ibili da defentsan, eta goletik gertu erasoan.
Giorgi Merebashvilik sartu du 1-0ekoa (58. minutuan), Levan Khmaladzek egin du 2-0ekoa (63. minutuan) eta Irakli Dzariak egin du 3-0ekoa (74. minutuan). Chikhurak gola sartu du azken minutuan (3-1) emaitza apaintzeko.
Xisco ere hasierako hamaikakoan egon da, eta Carles Coto jokalari katalanak partidako azken minutuak jokatu ditu. Xisco, Coto, Ustaritz eta Mikel Alvarok kalitatez hornitu dute Dinamo Tbilisi, eta erabakiorrak izan dira taldeak lortu dituen tituluetan.