Itxi

Futbola

Gauerdian

Gaur bukatuko da fitxaketak egiteko epea

Erredakzioa

2013-2014 denboraldirako fitxaketak egiteko epea, gauerdian bukatuko da. Özilek, Ander Herrerak, Wayne Rooneyk edo Juan Matak taldez aldatu dezakete hurrengo orduetan.

  • Balek mediku-azterketa gainditu du. Argazkia: EFE

    Balek mediku-azterketa gainditu du. Argazkia: EFE

Fitxaketak egiteko epea gaur gauerdian bukatuko da, eta klubak azken ordura arte itxaroten ari dira 2013-2014 denboraldirako taldeak ixteko.

Real Madrilek atzo azkenengo orduan ezagutzera eman zuen Gareth Balerekin eta Tottenham Hotspur taldearekin lortutako akordioa. Galeseko jokalaria historiako fitxaketarik garestiena izan liteke.

Gainera, Madrilgo taldeak eta Milanek akordioa lortu dute gaur goizean, eta Kaka Italiako talde mitikora itzuliko da (2015era arte sinatu du akordioa). Bale iritsi ondoren, Real Madrilek jokalariak saldu behar ditu, eta Ozil alemaniarra Arsenalera joango dela dirudi.

Manchester Unitedek erdilari bat behar du, eta fitxaketen epea bukatu aurretik mugimendu garrantzitsu bat egingo duela dirudi. Ander Herrera Athleticeko jokalaria Moyesen gustukoa da, baina Ingalaterrako taldeak etete klausulako 36 milioiak ordaindu beharko lituzke.

Liverpoolek Mamadou Sakho defentsa frantziarra fitxatu du. Ingalaterrako taldeak 19 milioi euro ordaindu dizkio PSGri. Liverpoolek, Sporting Lisboako Tiago Ilori ere fitxatu du.

Denis Cheryshev Real Madrilgo harrobiko izarrak, Sevillan jokatuko du lagata.