Futbola
0-2
Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du Las Palmasen aurka
Erredakzioa
0-2 irabazi du Arabako taldeak Insular zelaian. Ion Velezek sartu du 0-1ekoa eta Viguerak egin du 0-2koa, penaltiz.
Alavesek 0-2 irabazi dio Las Palmasi eta Arabako taldeak arnasa apur bat har lezake. Alaveses salbazio postuetara gerturatu da, baina oraindik jaitsiera postuetan jarraitzen du Juan Carlos Mandiak zuzentzen duen talldeak.
Las Palmasek ondo ekin dio partidari eta baloiaren jabe izan da, baina Alavesek aurrea hartu du markagailuan partidako 12. minutuan. Unai Medinak jokaldi ona egin eta Ion Velezek 0-1ekoa sartu du. Ondorengo minutuetan, abagune onak izan ditu Las Palmasek, baina partida arabarren aldeko 0-1ekoarekin iritsi da atsedenaldira. Bigarren zatian ere Las Palmas izan da baloiaren jabe, baina Mandiak zuzentzen duen taldeak golik jaso gabe eutsi dio lehiari. Horrela, 72. minutuan, Borja Viguerak partida erabakita utzi duen gola sartu du, penaltiz (0-2).
Fitxa teknikoa:
0. UD Las Palmas: Barbosa; Angel Lopez, Deivid (Mayor, 76. min), Aythami Artiles, Dani Castellano; Apoño, Javi Castellano; Nauzet Aleman, Valeron, Masoud (Tana, 46. min); eta Chrisantus (Asdrubal, 46. min).
2. Deportivo Alaves: Goitia; Unai Medina, Luciano, Jarosik, Nano; Beobide (Einar, 61. min), Manu Garcia, Emilio Sanchez (Samuel Llorca, 85. min); Ion Velez, Toti (Oscar Rubio, 90+2. min); eta Borja Viguera.
Golak: 0-1. 12. min: Ion Velez; eta 0-2. 72. min: Borja Viguera, penaltiz.
Epailea: Francisco Manuel Arias Lopez.