Itxi

Futbola

Aldaketarik ez

Greba deialdia mantentzen da

Erredakzioa

Gaur egin duten adiskidetze-egintzan ez dira akordiora heldu. Orain Auzitegi Nazionalak hartu behar du erabaki bat.

  • Luis Rubiales

    Luis Rubiales

Luis Rubiales AFEko presidenteak adiskidetze-egintzara deitu zituen LFP (Profesionalen Futbol Liga) eta RFEF (Espainiako Futbol Federazioa) maiatzaren 16tik aurrerako greba saihesteko asmoz.

Bilera egin da, baina ez da aldaketarik egon. Ez dira akordiora heldu eta orain Auzitegi Nazionalak hartu behar du erabaki bat. Asteazkenerako deitu ditu futbolarien greban inplikatutako parte guztiak Profesionalen Futbol Ligak (LFP) eskatutako kautelazko neurriaz erabakitzeko.

Javier Tebas LFPko presidenteak helegitea jarri zuen aurreko ostiralean eta kautelazko neurria eskatu zuen Federazioak deitutako grebaren aurrean. Haren ustez "legez kanpokoa" da, "hitzarmen kolektiboa urratu ez delako".

lako".