Itxi

Futbola

Barakaldo

Lasesarre bete egingo da Valentziaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Barakaldok, Bigarren B mailako II. Taldeko liderrak, asteazkenean 21:00etan, jokatuko du BBVA Ligako taldearen aurka. Movilla entrenatzailearen azken helburua: Valentzia kanporatzea.

  • Salvador 'Voro' Gonzalez egongo da Valentziako aulkian / EFE.

    Salvador 'Voro' Gonzalez egongo da Valentziako aulkian / EFE.

Valentziaren kontra arituko da Barakaldo, asteazkenean 21:00etan, Errege Kopako laugarren kanporaketaren joaneko partidan. BBVA Ligako taldea kanporaketaren faborito argia da, baina David Movillak entrenatutakoak txapelketatik kanpo utzi nahi du.

Valentzia krisiaren erdian helduko da Lasesarrera, Nuno Espirito Santo teknikoak dimisioa aurkeztu ondoren. Salvador Gonzalez 'Voro'-k zuzenduko du taldea, momentuz behintzat. Baja asko ditu taldeak, baita gol falta, hutsunean atzean eta animo gutxi ere.

Barakaldoko 8.000 eserlekuko zelaia ia erabat beteko da Txapeldunen Ligan aritzen den Valentzia hartzeko. Ilusioaren helburua aise bete dute Barakaldon, eta Movillak kirol arloan ere nahi du arrakasta, hau da, etxean emaitza ona lortzea eta Mestallan aurkaria kanporatzea. Alain Arroyo kapitaina, orain dela lau urte, finalerdietaraino heldu zen Mirandesekin.

Barakaldo lider dago Bigarren B mailako bere taldean, hamaika garaipen, hiru berdinketa eta porrot bakarrarekin. Kopan, Formentera eta Huracan Valentzia utzi ditu kanpoan. Atzeko lan bikainari esker, zazpi gol baino ez dute jaso. Hiru maila onenak kontuan hartuta, Atletico Madrilek besterik ez du zenbaki hobeak atzean.

Movillak jokalari guztiak ditu prest, baita Valentziako beheko taldeetan aritutako Alex Quintanilla, Armiche Ortega eta Pablo Revert ere.

Valentzian, aldiz, bederatzi bajekin hasiko dute etapa berri hau, eta gainera Bartzelonaren aurkako Ligako partida ere izango dute buruan.

Mathew Ryan izango da, berriz ere, atezaina. Joao Cancelo, Rubén Vezo, Ibrahim Diallo eta Lucas Orban arituko dira defentsan.

Zelai erdian, harrobiko Tropi izan daiteke ustekabea, Danilo Barbosa eta Enzo Perezi laguntzen.

Harrobiko beste jokalari batek, Rafa Mirrek, jokatuko du aurrean, Zakaria Bakkali eta Paco Alcacerrekin batera.

USTEZO HAMAIKAKOAK

Barakaldo: Alejandro; Revert, Quintanilla, Elgezabal, Pomares; Isra Jerez, Cusidor, Hector Alonso, Armiche; Alain Arroyo eta David Martin.

Valencia: Ryan; Cancelo, Diallo, Ruben Vezo o Santos, Orban; Tropi, Danilo, Enzo Perez; Rafa Mir, Bakkali eta Alcacer.

li eta Alcacer.