Futbola
Errege Kopa
Deportivo, Mirandes, Sevilla eta Betis, final-laurdenen bila
Erredakzioa
Galiziarrek bana (1-1) berdindu zuten final-zortzirenetako joaneko partidan Mirandesen aurka eta derbi andaluziarrean sevillarrak 0-2 nagusitu ziren. Bi partidak asteartean jokatuko dira, 20:30ean.
-
Final-zortzirenetako joaneko Betis-Sevilla partidako irudia. Argazkia: EFE
Astearte honetan jokatuko dira Errege Kopako final-zortzirenetako izulerako lehen partidak; 20:30ean, Deportivo-Mirandes eta Sevilla-Betis neurketak izango dira jokoan.
Mirandesek ezustekoa eman nahi du Riazorren, baina Deporrek ez du sustorik nahi. Anduvan jokatu zen joaneko partidan, bana (1-1) berdindu zuten, eta Deportivok abantaila txikia du etxetik kanpo gola sartu izanagatik.
Bestalde, Sanchez Pizjuanen erabakiko da final-laurdenetara sailkatuko den beste taldeetako bat. Joaneko partidan Sevilla atera zen irabazle 0-2ko emaitzarekin eta Unai Emeryk zuzentzen duen taldea da faboritoa. Gainera, Betis ez du Pepe Melek zuzenduko, igandean kargutik kendu baitzuten.
Final-zortzirenetako itzulerko partidak
Asteartea
Deportivo-Mirandes 20:30
Sevilla-Betis 20:30
Asteazkena
Celta -Cadiz 20:30
Vila-real-Athletic 20:30
Espanyol-Bartzelona 21:00
Las Palmas-Eibar 21:00
Osteguna
Granada-Valentzia 20:00
Atletico-Rayo 20:30