Futbola
0-2 IRABAZI DIO VALENTZIARI
Bartzelona izango da Sevillaren aurkaria Kopako finalean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bigarren zatiaren hasieran Coutinhok sartutako gol batek Valentziaren asmoak zapuztu ditu. Azkenerako, Bartzelonak 0-2 irabazi du partida.
-
Bartzelonak bosgarren aldiz jarraian jokatuko du Kopako finala. Argazkia: EFE
Sevillak Bartzelona izango du aurrez aurre Kopako finalean, katalanek 0-2 irabazi baitiote Valentziari Mestallan, eta guztira 3-0eko emaitzarekin azpiratu dituzte valentziarrak kanporaketan.
Bartzelonak 1-0 irabazi zuen joaneko partidan, eta abantaila horrekin heldu dira itzuliko lehiara. Lehen zatiaren amaieran norgehiagoka hutsean iritsi da atsedenaldira, nahiz eta etxekoek aukerak izan dituzten aurretik jartzeko.
Aitzitik, aldageletatik itzuli eta ia berehala bisitariak aurre hartu dute markagailuan Coutinhok sartutako golaren bidez.
Gerora, neurketa bukatzeko hamar minuturen faltan, Rakiticek bigarrena erdietsi du, valentziarrek atzealdean egindako huts batean. Luis Suarezek baloia lapurtu eta kroaziarrari eman dio, eta hark ez du barkatu atezainaren aurrean.
Ficha teknikoa:
Valentzia 0: Jaume, Montoya, Garay (Vezo, 70. min), Gabriel, Gayà; Coquelin (Guedes, 55. min), Kondogbia, Parejo, Rodrigo (Carlos Soler, min. 55); Vieto eta Zaza.
Bartzelona 2: Cillessen, Sergi Roberto, Pique (Yerry Mina, 83. min), Umtiti, Jordi Alba; Busquets, Rakitic, Iniesta (Paulinho, 64. min), André Gomes (Coutinho, 46. min); Messi eta Suarez.
Golak: 0-1, 49. min: Coutinho. 0-2, 82. min: Rakitic.
Epailea: Undiano Mallenco (Nafarroako batzordea). Txartel horiak: Rodrigo, Parejo eta Zaza (Valentzia).