Itxi

Futbola

FIFA

Modric, Cristiano Ronaldo eta Salah, 'The Best' sariko finalistak

Erredakzioa

Luka Modric Real Madrileko erdilaria da FIFAk ematen duen urteko jokalari onenaren saria irabazteko aukera gehien dituen futbolaria.

  • Luka Modric. Argazkia: EFE

    Luka Modric, UEFAren urteko jokalari onenaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Cristiano Ronaldo (Juventus), Luka Modric (Real Madril) eta Mohamed Salah (Liverpool) dira FIFAk ematen duen urteko jokalari onenaren 'The Best' sariko finalistak. Garailea, irailaren 24an iragarriko da, Londreseko Royal London Festival Hallen egingo den ekitaldian. Londresen bertan iragarri dituzte finalistak astelehen honetan, eta ekitaldian Peter Schmeichel, Sol Campbell, Nwankwo Kanu eta Kelly Smith jokalari ohiak izan dira.

Modricentzat eta Salahentzat sari hau lortuko zuketeen lehen aldia izango litzateke. Cristiano Ronaldo, aldiz, irabazlea izan da azken bi urteetan. Modric urteko jokalari onena izendatu du UEFAk, Txapeldunen Liga irabazi du, eta finalista izan zen Kroaziarekin Errusiako Munduko Txapelketan. Salah Txapeldunen Ligako finalista izan zen. Cristiano Ronaldok Txapeldunen Liga irabazi zuen Real Madrilekin, eta txapelketako golegile nagusia izan zen.