Futbola
LaLiga
Huescak kargutik kendu du Leo Franco entrenatzailea
AGENTZIAK | EREDAKZIOA
Aragoiko taldeak bost puntu batu ditu Ligako hasierako zortzi jardunaldietan, eta azken tokian dago sailkatuta.
-
Leo Franco. Argazkia: EFE
Leo Franco argentinarrak ez du jarraituko Huescako entrenatzailea izaten, klubak berak jakitera eman duenez. Aragoiko taldeak bost puntu batu ditu Ligako lehenbiziko zortzi jardunaldietan, eta sailkapeneko azken postuan dago kokatuta.
Franco (41 urte) 2015-2016 denboraldian heldu zen Huescara. Hasiera batean, atezain gisa jardun zuen, eta, gerora, denboraldia bukatu zenean, futbola utzi eta Huescak Kanpo Harremanen zuzendari kargua eskaini zion. Lan horretan aritu zen joan zen ekainera arte.
Orduan, entrenatzaile-lanei ekin zien, Rubik taldea utzi eta Espanyolera joatea erabaki ostean. Txapelketako lehendabiziko zortzi norgehiagokak jokatu eta gero, Huescak bost puntu lortu ditu: Eibarri irabazi egin zion Ligako lehen jardunaldian (1-2), eta berdindu egin zuen Athleticen (2-2) eta Gironaren (1-1) aurka.