Itxi

Futbola

FC Bartzelona

Abidalek ospitalea utzi eta lau aste barru entrenatzen hasi daiteke

Erredakzioa

Bart jaso zuen alta medikua eta etxean jarraituko du sendatze prozesua.

FC Bartzelona taldeko jokalaria den Eric Abidalek ospitalea utzi du. Iragan astean gibeleko tumorea kendu zioten eta medikuek adierazi dutenez errekuperazio ona eta egokia izan du Abidalek. Bartzelonak dio lau aste barru entrenatzen hasi daitekeela.

Bartzelonak ohar baten bidez adierazi du Abidal etxean dela jada bart alta medikua jaso ondoren. Medikuek diote Abidalek etxean jarraituko duela sendatze prozesua eta hilabete barru ariketa fisikoak egiten hasiko da guztia ondo baldin badoa.