Futbola
Apirilaren 20an, Mestallan
Undiano Mallencok epaituko du Kopako Real Madril-Bartzelona finala
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioak Roberto Diaz euskal epailea izendatu du bosgarren epaile moduan. Bi marrazinetako edozein lesionatzekotan berak ordezkatuko lituzke.
Espainiako Futbol Federazioak ofizial egin du Undiano Mallenco (Iruña, 1973-10-08) nafarrak epaituko duela apirilaren 20an Mestallan (Valentzia) Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko duten Errege Kopako finala.
Arbitroen Komite Teknikoak Roberto Diaz euskal epailea izendatu du bosgarren arbitro moduan. Bi marrazainak lesionatzekotan berak ordezkatuko lituzke eta epailea lesionatzekotan laugarren epaile lanak egin beharko ditu.