Itxi

Futbola

1|2|3 liga

Malagak, Albacetek, Mallorcak eta Deportivok jokatuko dute Lehen Mailarako play-offa

Erredakzioa

Lau talde horiek jokatuko dute Santander Ligara igotzeko play-offa. Lehenengo kanporaketako partidak aste honetan bertan izango dira.

  • Deportivoren ospakizuna. Argazkia: EFE

    Deportivoren ospakizuna. Argazkia: EFE

Malaga, Albacete, Mallorca eta Deportivo arituko dira Santander Ligara igotzeko play-offean. Kanporaketako joaneko partidak aste honetan bertan jokatuko dira.

Lehenengo kanporaketako lehen partidan, Deportivo eta Malaga arituko dira aurrez aurre, ekainaren 12an, 21:00etan, Riazor zelaian. Itzulikoa, berriz, ekainaren 15ean jokatuko dute, 21:00etan, Rosaledan.

Lehen kanporaketako bigarren partidan, Mallorca eta Albacete arituko dira. Joanekoa ekainaren 13an jokatuko dute, 21:00etan, Son Moix-en, eta itzulikoa, aldiz, ekainaren 16an izango da, 19:00etan, Carlos Belmonte zelaian.

Bi kanporaketa horien garaileak elkarren aurka arituko dira play-offeko finalean, bi partidatan. Ekainaren 20an eta ekainaren 23an jokatuko dituzte biak, 21:00etan.

Lehen kanporaketako partidak
Joanekoa Itzulikoa
Deportivo vs Malaga
2019/06/12 (21:00)
2019/06/15 (21:00)
Mallorca vs Albacete
2019/06/13 (21:00)
2019/06/16 (19:00)


Play-offeko finalak
JoanekoaItzulikoa
1. garailea vs 2. garailea
2019/06/20 (21:00)
2019/06/23 (19:00)