Itxi

Futbola

1|2|3 Liga

Mallorca aurreratu da Albaceteren aurkako kanporaketan (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Etxeko taldeak partida menperatu eta ez dio Albaceteri partida irabazteko aukera askorik eman. Kanporaketako itzuliko partida igandean jokatuko da, 19:00etan.

  • Mallorcak Albaceteri irabazi dio (2-0). Argazkia: EFE

    Mallorcak Albaceteri irabazi dio (2-0). Argazkia: EFE

Mallorcak Albaceteri irabazi dio play-offaren kanporaketako joaneko partidan (2-0). Itzulikoa igandean jokatuko da, 19:00etan.

Etxeko taldeak partida menderatu du eta, nahiz eta Albacetek gol aukerak ere izan, ez dio aukera askorik utzi mantxako taldeari.

Leo Suarezek lortu du lehenengo gola, 22. Minutuan, eta Dani Rodriguezek markagailua itxi egin du, 89. minutuan, bigarren gola lortuz (2-0).

Emaitzak Albacete bigarren partida irabaztera behartzen du, Carlos Belmonte zelaian. Kanporaketako itzuliko partida igandean jokatuko da, 19:00etan.

Fitxa teknikoa

2 - Mallorca: Reina; Joan Sastre, Valjent, Raillo, Estupiñan; Leo Suarez (Aridai, 71. min), Pedraza, Salva Sevilla (Baba, 90. min), Dani Rodriguez; Lago Junior y Abdon Prats (Alex Lopez, 74. min).

0 - Albacete: Tomeu Nadal; Tejero, Nico Gorosito, Gentiletti, Fran Garcia; Susaeta (Malsa, 80. min), Torres, Febas, Bela; Rey Manaj (Acuña, 66. min, Eugeni, 86, min) y Zozulia.

Golak: 1-0, min. 22: Leo Suarez; 2-0, min. 89: Dani Rodriguez.

Epailea: Pulido Santana (Kanariar Batzordea).