Itxi

Futbola

Munduko Kopa 2019

Munduko Kopako multzoetako fasearen azken jardunaldia hastear dago

Erredakzioa

Italia, Ingalaterra, Herbehereak, Kanada, Estatu Batuak eta Suedia final-zortzirenak jokatzeko sailkatuta daude jada.

  • Estatu Batuak Txileren aurkako garaipena ospatzen (3-0). Argazkia: EFE

    Estatu Batuak Txileren aurkako garaipena ospatzen (3-0). Argazkia: EFE

2019ko Munduko Kopako multzoetako fasearen azken jardunaldia jokatuko da aste honetan.

A MULTZOA

Frantziako selekzioa da multzo honetako liderra 6 punturekin, jokatutako bi partidak irabazi eta gero. Norvegia eta Nigeriak bigarren postua lehiatuko dute azkenengo jardunaldian, Hego Korea eta Frantziaren aurka.

B MULTZOA

Alemania multzoko sailkapen burua da ere, bi garaipenekin. Espainiak, aldiz, garaipena edo berdinketa behar du Munduko Kopako final-zortzirenetara sailkatzeko.

Galduz gero, txapelketako partida guztiak jokatu arte itxaron beharko du, hirugarren sailkatutako talderik hoberenen artean sartzen bada ikusteko.

C MULTZOA

Italia, liderra, final-zortzirenak jokatzeko sailkatuta dago jada.

Brasilek, Australiaren aurkako partida galdu ostean (3-2), azkenengo jardunaldian jokatuko du sailkapena, australiarrekin batera.

D MULTZOA

Ingalaterrako selekzioak ere hurrengo kanporaketarako sailkapena ziurtatuta du.

Argentina hirugarren dago sailkatuta, puntu bakarra irabazi ostean. Hala ere, final-zortzirenetan izateko aukerak baditu, nahiz eta Japoniak 4 puntu izan.

E MULTZOA

Herbehereak eta Kanada, Kamerun (3-1) eta Zeelanda Berria (2-0) garaitu ostean, hurrengo kanporaketarako sailkatuta daude.

Bi selekzioek lehenengo postua jokatuko dute ostegunean, Stade Auguste-Delaunen. Kamerun eta Zeelanda Berria, aldiz, lehenengo hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira, eta Munduko Kopako hirugarren sailkatutako talderik hoberen artean sartzea izango dute helburu.¿

F MULTZOA

Estatu Batuak eta Suedia, Txile (3-0) eta Thailandia (5-1) irabazita, final-zortzirenetarako sailkatuta daude jada.

Ostegunean multzoko lidergoa jokoan izango dute bi taldeek. Estatu Batuak berdinketa edo garaipena behar du lehenengo postua eskuratzeko.

Multzoetako hirugarren jardunaldia
Astelehena, ekainak 17
Hegoafrika vs Alemania18:00
Txina vs Espainia19:00
Nigeria vs Frantzia21:00
Hego Korea vs Norvegia21:00
Asteartea, ekainak 18
Jamaika vs Australia21:00
Italia vs Brasil21:00
Asteazkena, ekainak 19
Japonia vs Ingalaterra21:00
Eskozia vs Argentina21:00
Osteguna, ekainak 20
Herbehereak vs Kanada18:00
Kamerun vs Zeelanda Berria
18:00
Suedia vs Estatu Batuak
21:00
Thailandia vs Txile21:00