Itxi

Futbola

Machinek ordezka dezake

Machin, Espanyoleko entrenatzaile berria David Gallego kargugabetu ostean

Erredakzioa

Bartzelonako taldearen bolada txarrak eragin du klubeko zuzendaritzak entrenatzailez aldatzeko erabakia hartzea. Pablo Machinek ordezkatuko du David Gallego.

  • Pablo Machin. Argazkia: @RCDEspanyol

    Pablo Machin, Espanyoleko entrenatzaile berria. Argazkia: @RCDEspanyol

Espanyolek David Gallego entrenatzailea kargugabetzea erabaki du astelehen honetan. Gainera, iragarri du Pablo Machin dela talde perikitoko entrenatzaile berria. Erabaki hauek guztiak, taldearen bolada txarraren eraginez hartuak izan dira.

Gallegoren aginduetara, Espanyolek Europa Ligan sartzea lortu zuen atariko kanporaketak aurrea aterata, baina, Ligan azken-aurreko postuan dira zortzi jardunaldiren ostean. Ostegunean garaipena lortu zuen Espanyolek CSKAren aurka Europa Ligan, baina igandean porrota jaso zuen Mallorcaren kontra, Ligan. Azken porrot horrek eragin du Gallegoren kargugabetzea.

David Gallego Espanyoleko behin-behineko entrenatzailea izan zen duela bi denboraldi, klubak Quique Sanchez Flores kargugabetu ostean, eta taldea zuzendu zuen denboraldiko azken bost jardunaldietan. Joan Francesc Ferrer 'Rubi' izan zen Espanyolen entrenatzailea iragan denboraldian, baina sasoi amaieran taldea utzi eta Betisera joan zen. Ondorioz, David Gallego izendatu zuten Espanyoleko entrenatzaile.