Itxi

Futbola

16:00etan

Kopako aurre-kanporaketaren zozketa, gaur

Tolosak eta Peña Azagresak bere lehen aurkaria ezagutuko dute; kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, azaroaren 13an.

  • Kopako zozketa

    Kopako zozketa

2019/20ko Errege Kopako aurre-kanporaketaren zozketa gaur egingo da Madrileko Futbol Federazioaren egoitzan arratsaldeko 16:00retan.

Azaroaren 13an jokatuko da eta hamar talde irabazleek Kopako lehen kanporaketan hartuko dute parte abenduaren 18an.

Zozketan lehengo ateratzen den izena izango da etxeko taldea eta bere futbol-zelaian izango da neurketa.

Ontziak

- A ontzia: CD Pontellas (Galizia), Urraca CF (Asturias), CD Barquereño (Kantabria), Tolosa CF (Euskadi), CD Becerril (Gaztela eta Leon) eta Comillas CF (Errioxa)

- B ontzia: FC Andorra (Katalunia), CD Andratx (Balear Irlak), CD Peña Azagresa (Nafarroa) eta UD Fraga (Aragoi).

- C ontzia: At. Porcuna (Andaluzia), At. Antoniano (Andaluziía), El Palmar CF (Murtzia), AD Lobon (Extremadura), CB Ramon eta Cajal (Ceuta), Melilla CD (Melilla).

- D ontzia: CF Intercity Sant Joan d'Alacant (Valentzia), CD El Alamo (Madril), UD Gran Tarajal (Kanaria), CD Pedroñeras (Gaztela-Mantxa).