Itxi

Futbola

Gaur

Eibar, Alaves eta Athletic, Hirugarren Mailako taldeen aurka Kopan

Erredakzioa

Armaginek SD Logroñes izango dute aurkari, Arabako taldeak Jaenen kontra jokatuko du, eta Intercityren aurka ariko da talde zuri-gorria.

  • Errege Kopako baloia eta garaikurra. Argazkia: EFE

    Errege Kopako baloia eta garaikurra. Argazkia: EFE

Gaur, Eibarrek, Alavesek eta Athleticek Errege Kopako kanporaketak jokatuko dituzte. Lehen Mailako hiru euskal talde hauek Hirugarren Mailako aurkariak izango dituzte.

Eibarrek SD Logroñesen aurka jokatuko du Las Gaunasen, 19:00etan. Errioxarrek Hirugarren Mailako 16. multzoan jokatzen dute, eta sailkapeneko bigarren postuan daude. Bestalde, Alavesek Jaen izango du aurkari La Victoria estadioan, neurketa hau ere 19:00etan hasiko delarik. Jaen, 9. multzoko sailkapeneko bigarren postuan dago.

Azkenik, Athletic Intercityren kontra ariko da, 21:00etan. Neurketa hau Elxeko Martinez Valero estadioan jokatuko da, Intercityren zelaiak ez baitzituen Federazioak eskatzen dituen gutxienekoak betetzen. Alacanteko taldea, 6. multzoko hirugarren sailkatua da.