Itxi

Futbola

Errege Kopa

Leioa, Portugalete eta Peña Sport, ezustekoak emateko gogoz

Erredakzioa

Murtzian jokatuko du Leioak Cartagenaren aurka, Portugaletek Extremadura hartuko du, eta Peña Sport Fuenlabradaren kontra ariko da Tafallan.

  • Leioa. Argazkia: EiTB

    Pradera, Leioarekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Leioa, Portugalete eta Peña Sport taldeek Errege Kopako lehen txandako kanporaketak jokatuko dituzte gaur. Bigarren Mailako taldeen aurka lehiatuko dira Jarrilleroak eta Tafallakoak, leioaztarrak maila bereko (Bigarren B Maila) aurkaria izango dutelarik.

Cartagenaren kontra jokatuko du Leioak Cartagonova estadioan, 21:00etan. Talde bizkaitarra jaitsiera postuetatik irten nahian dabil Bigarren B Mailako II. multzoan. Cartagena, aldiz, IV. multzoko liderra da, eta igoera lortzea du helburu.

Portugaletek Extremadura izango du aurkari La Floridan, etxean, 20:00etan. Jarrilleroak Hirugarren Mailako IV. multzoko liderrak dira, eta Extremadura jaitsiera postuetan da (20. da sailkapenean) Bigarren Mailan.

Etxean jokatuko du Peña Sportek ere Fuenlabradaren aurka. Tafallako taldea sailkapeneko bosgarren postuan da Hirugarren Mailako XV. multzoan. Fuenlabrada, aldiz, onenen artean da Bigarren Mailan. Madrilgo taldea igo berria da, baina denak harritu ditu egiten ari den denboraldi onaren eraginez. Sailkapeneko laugarren postuan, igoera playoffeko postuan, aurkitzen da Fuenlabrada.