Itxi

Futbola

Errege Kopa 1/4

Mirandesek balentria egin du berriz ere, Kopako finalerdietara sailkatuz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mirandesek ezustekoa eman du Lehen Mailako beste talde bat kanporatuz. Vila-realen aurka 4-2 gailenduta, Bigarren Mailako taldea nagusi izan da Anduvan.

  • Mirandes 4 - Vila-real 2. Argazkia: EFE

    Mirandes 4 - Vila-real 2. Argazka: EFE

Mirandesek geldiezin jarraitzen du, eta balentria egin du berriz ere, Vila-real menderatu (4-2) eta Kopako finalerdietarako txartela eskuratuz. 2011/2012 denboraldian ere erdietsi zuten lorpen hau, eta urteek aurrera egin arren, irmo heltzen diote erronkari.

Vila-realek bereak eta bi egin ditu baloiaren jabetza bereganatu nahian, baina Mirandesek erabilitako estrategiak emaitza hobea eman du, ez baita horrenbeste mugitu eta aurkariak baloia ateratzeko ahalegina asko zaildu du presioa oso goitik eginez.

Matheus Aiasek egin du partidako lehen gola. Ontiverosek, berriz, berdinketa jarri du markagailuan, eta horrek emozio handia eman dio partidari. Lehen zatia bukatzear zegoenean, Merquelanzek aurreratu egin du Andoni Iraolaren taldea, eta horrela iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, Cazorlak parekatu egin du berriro markagailua, eta horrek zirrara handiagoa eman dio norgehiagokari. Odeik, baina, Mirandesen hirugarrena sartu du, eta, azkenik, Antonio Sanchezek azken zartakoa eman dio Valentziako Erkidegoko taldeari, laugarren gola eginez. Horrela iritsi da Mirandes Errege Kopako finalerdietara.

Fitxa teknikoa:

4 - Mirandes: Limones, Alexander, Odei, Sergio, Franquesa (Kijera, 84. min), Malsa, Antonio Sanchez, Alvaro Rey, Alvaro Peña (Guridi, 67. min), Merquelanz eta Matheus Aias (Marcos Andre, 78. min).

2 - Vila-real: Andres Fernandez, Mario, Funes Mori, Sofian Chakla (Ruben Peña, 46. min), Xavier Quintilla, Samuel Chukwueze (Paco Alcacer, 64. min), Anguissa (Moi Gomez, 70. min), Cazorla, Ontiveros, Gerard Moreno.

Golak: 1-0: 17. min, Matheus Aias. 1-1: 32. min, Ontiveros. 2-1: 45. min, Merquelanz (p). 2-2: 55. min, Cazorla (p). 3-2: 58. min, Odei. 4-2: 91. min, Antonio Sanchez.

Epailea: De Burgos Bengoetxea.