Itxi

Futbola

Akordioa lortu dute

Futbolarien Elkarteak greba bertan behera utzi du

Erredakzioa

Ligak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak akordioa lortu dute eta asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da. Aurreneko jardunaldia urtarrilaren 21ean eta 22an jokatuko da.

00:49
Futbolarien Elkarteak eta Ligak akordioa lortu dute.

Asteburuan Ligako bigarren jardunaldia jokatzeko akordioa lortu dute Ligak eta Futbolarien Elkarteak. Futbolariek bertan behera utzi du pasa den ostiralean hasi zuen greba, akordio berria sinatu duelako Ligarekin. Aurreneko jardunaldia ez zen jokatu akordio falta zela eta, baina futbola berriro itzuliko da Lehen eta Bigarren Mailara.

Bigarren jardunaldia jokatzeko, akordioa lortu dute bi aldeek eta futbolarien greba bertan behera gelditu da. Kluben patronalak eta futbolarien sindikatuak akordioa sinatu egin dute Ligako egoitzan izan duten zazpigarren batzarrean. Ofizialki, prentsaurrekoa eta gero gauzatuko dute sinadura bi aldeek.

Futbolarien Elkarteak aurreneko bi jardunaldietarako greba deitu zuen, batez ere klubek jokalariekin zuten zorra ordaintzeko (50 milioi euro, gutxi gora behera 200 futbolistentzat).

Greba dela eta aurreneko jardunaldia bertan behera gelditu zen Lehenengo eta Bigarren Mailan. Hala ere, asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatu egingo da.