Futbola
29. liga titulua
Porto, txapeldun Portugalen
eitb.eus
Zaleek Iker Casillas azken partidetan jokatzea eskatu dute txapeldunen domina jaso ahal izateko.
-
Porto, txapeldun. EFE
Portok Portugaleko liga irabazi du berriro ere Sporting 2-0 gaindituta. Danilo Pereira eta Moussa Marega izan ziren golegileak eta garaipenari esker Benfica zortzi puntura dago 2019-20ko txapelketa amaitzeko bi partida geratzen direnean.
Sergio Conceicaok zuzentzen duen taldea bigarrena izan zen iaz eta azken hamar urteetako bere bosgarren liga erdietsi du. Portok titulua eskuratzeko zuen lehen aukera aprobetxatu zuen eta etxean irabaztea lorti zuen.
Pepe Real Madrileko jokalari ohia oso garrantzitsua izan da taldea, eta bart 90 minutuak jokatu zituen.
Beste alde batetik Iker Casillas azken partidetan jokatzea eskatu dute zaleek modu horretan txapeldunen domina jaso ahal izateko.