Futbola
Ofiziala
Emakumeen Primera Iberdrola urriaren 3an eta 4an hasiko da
eitb.eus
Federazioak antolatzen dituen gainerako txapelketak urriaren 17an eta 18an hasiko dira.
-
Iazko Levante - Reala partidaren irudia
Espainiako Futbol Federazioko Batzorde-Kudeatzaileak astelehenean onartu zituen aurtengo denboraldirako bere lehiaketek izango dituzten normak eta oinarriak. Behin Kirol Kontseilu Nagusia osasun-protoko guztiak onartu eta jakinarazi, Espainiako Federazioak lehiaketen hasieren berri eman du.
Beraz, Emakumeen Primera Iberdrola urriaren 3an eta 4an hasiko da gizonen areto-futboleko Lehen Mailako txapelketa moduan. Federazioak antolatzen dituen gainerako txapelketak urriaren 17an eta 18an hasiko dira.
Aurten hiru euskal talde izango dira Primera Iberdrola jokatzen, Athletic, Reala eta igo berri den Eibar.