Itxi

Futbola

Santander Liga

Bartomeuk dimisioa aurkeztu du eta ez du Bartzelonako presidente karguan jarraituko

Erredakzioa

Josep Maria Bartomeuk eta Barçako zuzendaritza batzordeak dimisioa aurkeztu dute, eta ez diote aurre egingo zentsura-mozioari.

  • Josep Maria Bartomeu

    Josep Maria Bartomeu, Barçako presidente ohia. Argazkia: EFE

Josep Maria Bartomeuk dimisioa aurkeztu eta ez du Bartzelona klubeko presidente karguan jarraituko. Zuzendaritza batzordea osoak ere dimititu egin du. Ondorioz, ez diote aurre egingo zentsura-mozioaren bozkatzeari.

Astearte goizean Kataluniako Generalitateak ohar bat bidali dio klubari, mozio-zentsuraren bozkatzea egiteko osasun arazorik zein juridikorik ez dagoela jakinaraziz. Ondoren, zuzendaritza batzordea batzartu egin da, eta dimisioa aurkezteko erabakia hartu du.

Bartomeuk 2014an hartu zuen presidente kargua, Sandro Rosellek uko egin ostean. 2015ean Liga, Txapeldunen Liga eta Errege Kopa irabazi ostean, berretsi egin zuten hauteskundeetan, eta beste bost urteren ostean kargua uztea erabaki du.