Futbola
Eurokopa 2020
Ipar Irlanda - Eslovakia partidaren irabazleak San Mamesen jokatuko du
eitb.eus
Irabazlea E Multzoan izango da Espainia, Suedia eta Polonia selekioekin batera.
-
San Mames, Eurokopao egoitza
Datorren urtean jokatuko den Eurokopa 2020 txapelketak ostegun honetan jakingo du zeintzuk izango diren bere azken lau ordezkariak. Multzoen fasea eta finalerdiak jokatuta lau final jokatuko dira azken txartelen bila.
Tifliseko Dinamo Arena futbol-zelaian Georgia-Mazedonia neurketa jokatuko da, Belgradeko Rajko Miticen Serbia-Eskozia, Belfasteko Windsor Park estadioan Ipar Irlanda-Eslovakia eta Puskas Arenasen Hungaria-Islandia.
Irlandan irabazle ateratzen den selekzioa E Multzorako sailkatuko da Espainia, Suedia eta Poloniarekin batera, beraz, San Mames izango du bere egoitza.
Egitaraua
18.00 Georgia-Mazedonia, Tiflisen
20.45 Serbia-Eskozia, Belgradon
20.45 Ipar Irlanda-Eslovakia, Belfasten
20.45 Hungaria-Islandia, Budapesten