Itxi

Futbola

6-0, Alemaniaren aurka

Simonek hasieratik jokatu eta Oyarzabalek gola sartu du Espainiaren erakustaldian

Erredakzioa

Athleticeko atezainak hasieratik amaieraraino jokatu du Alemaniaren aurkako partida (6-0) eta Realeko kapitainak seigarren gola sartu du, 73. minutuan zelairatuta.

  • Espainia - Alemania

    Oyarzabal Gayarekin besarkatuta Alemaniari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak erakustaldia eman du Alemaniaren aurka (6-0). Jaun eta jabe izan da Luis Enriquek zuzentzen duen taldea Cartuja estadioan jokatu den Nazioen Ligako partidan. Espainiak txapelketa honetako azken fasea jokatzeko txartela lortu du.

Unai Simonek hasieratik jokatu du, eta ez du golik jaso. Athleticeko atezainak ez du lan asko izan, baina baloia jokatuta ondo atera du. Mikel Oyarzabal 73. minutuan zelairatu da, eta seigarren gola sartu du. Realeko jokalariak bikain jokatu du beste behin.

Bestalde, Ferran Torresek hat-tricka egin du; Moratak, Rodrik eta Oyarzabalek gola bana sartu dute.

Fitxa teknikoa:

6 - Espainia: Unai Simon; Sergi Roberto, Sergio Ramos (Eric Garcia, 43. min), Pau Torres, Gaya; Canales (Fabian, 12. min), Rodri, Koke; Dani Olmo (Gerard Moreno, 73. min), Morata (Oyarzabal, 73. min) eta Ferran Torres (Asensio, 73. min).

0 - Alemania: Neuer; Ginter, Süle (Tah, 46. min), Koch, Max; Goretzka (Neuhaus, 61. min), Kroos, Gündogan; Sane (Waldschmidt, 61. min), Werner (Henrichs, 77. min) eta Gnabry.

Golak: 1-0, 17. min: Morata. 2-0, 33. min: Ferran Torres. 3-0, 38. min: Rodri. 4-0. 55. min: Ferran Torres. 5-0, 71. min: Ferran Torres. 6-0, 88. min: Oyarzabal.

Epailea: Andreas Ekberg (Suedia). Txartel horiak atera dizkie Koch (37. min), Tah (67. min) eta Gnabry (84. min) Alemaniako futbolariei.