Itxi

Reala

Santander Liga

Oyarzabal, urriko jokalari onena

Erredakzioa

Santander Ligak urriko jokalari onenaren saria eman dio Mikel Oyarzabali. Kapitainaren gidaritzapean Reala sailkapeneko lehen postuan da, eta urrian hiru gol sartu ditu.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabal, Huescari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Santander Ligak urriko jokalari onenaren saria eman dio Mikel Oyarzabali. Realeko jokalariak maila bikaina eskaini, eta talde txui-urdina sailkapeneko lehen posturaino gidatu du.

Realeko kapitaina Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeko jokalari garrantzitsuenetakoa da, eta fin dabil golari begira. Oyarzabal, Realeko eta Ligako golegile nagusia da bost gol sartuta; horietatik hiru, urrian.

Gaztea den arren, heldutasuna eta esperientzia ematen dizkio taldeari, eta Mikel Oyarzabalen joko-maila bikainak zerikusia izan du Reala Santander Ligako lehen postura eramateko.