Itxi

Futbola

Errege Kopa

Osasuna eta Portugalete, aurrera; Sestao eta Cantolagua, kanporatuta

A.B. | EITB Media

Portugaletek Ponferradina kanporatu du (1-0). Osasunak aise irabazi dio Tomaresi (0-6). Sestaok porrota jaso du Teneriferen kontra (0-2), baita Cantolaguak ere Valladoliden aurka (0-5).

1:31
Osasunako jokalariak Tomaresen aurkako gol bat ospatzen.

Astearte honetan Errege Kopako lehen kanporaketako partida batzuk jokatu dira, eta lau euskal talde ibili dira lehian; bik aurrera egin dute, eta beste bi kanporatuta geratu dira.

Bigarren B Mailako Portugaletek Bigarren Mailako Ponferradina kanporatu du, Floridan 1-0eko emaitzarekin garaipena lortuta. Valerok sartu du neurketako gol bakarra, 74. minutuan.

Bestalde, Osasunak aise irabazi dio Tomaresi (0-6). Kike Barjak bi gol sartu ditu, eta Ronclagiak, Gallegok, Saveriok eta Callerik gol bana sartu dute.

Albiste txarrak Sestaoren eta Cantolaguaren aldetik iritsi dira. Sestao Riverrek galdu egin du Teneriferen aurka (0-2) eta Cantolaguak ez du aukerarik eduki Valladoliden kontra (0-5).