Futbola
Errege Kopa
Sevilla eta Bartzelona, finalean egoteko lehen pausoa ematera
A. B. | EITB Media
Elkarren aurka ariko dira gaur Sanchez Pizjuan zelaian, Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan.
-
En-Nesyri, Sevillarekin Txaopeldunen Ligan sarutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Sevillak eta Bartzelonak gaur jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako joaneko partida, 21:00etan, Sanchez Pizjuan zelaian. Bi taldeek aurrerapausoa eman nahi dute finalerako txartela eskuratzeko lehian.
Lucas Ocampos eta Jesus Navas dira neurketa hau jokatu ezingo duten Sevillako jokalari garrantzitsuenak. Gainera, Marcos Acuña eta Oscar Rodriguez ere ez dira jokatzeko prest egongo.
Bartzelona ere min hartuta dauden eta jokatu ezingo duten hainbat jokalarirekin iristen da norgehiagoka honetara. Gerard Pique, Ronald Araujo, Sergiño Dest, Miralen Pjanic, Martin Braithwaite, Ansu Fati eta Philippe Coutinho ez daude jokatzeko prest.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Bono; Aleix Vidal, Koundé, Diego Carlos, Escudero; Fernando, Jordan; Suso, Rakitic, Munir; eta En-Nesyri.
Bartzelona: Ter Stegen; Mingueza, Umtiti, Lenglet, Jordi Alba; Busquets, De Jong, Pedri; Dembele, Griezmann eta Messi.
Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.
Estadioa: Ramon Sanchez Pizjuan.
Ordua: 21:00etan.