Itxi

Futbola

Santander Liga

Ancelotti, Real Madrileko entrenatzaile berria

A. B. E. | EITB Media

Carlo Ancelottik Madrilgo taldea zuzenduko du datoren denboralditik aurrera. Italiarrak bigarrenez zuzenduko du Real Madril, eta zurien hamargarren Europako Kopa irabazi zuen teknikaria da.

  • Carlo Ancelotti

    Carlo Ancelotti, City-Everton partida baten, Guardiola atzean duela. Argazkia: EFE

Carlo Ancelotti Real Madrilera itzuliko da. Entrenatzaile italiarrak Zinedine Zidane ordezkatuko du karguan, eta 2024ko ekainaren 30era arte sinatuko du kontratua, Real Madrilek jakinarazi duenez.

Ancelotti Real Madrileko teknikari zela, klubaren historiako hamargarren Europako Kopa (Txapeldunen Liga) irabazi zuen taldeak. Real Madrileko entrenatzaile izan zen lehen etapan, jokoan izan zituen bederatzi tituluetatik lau irabazi zituen.

Real Madrilek zabaldu duenez, Ancelottik asteazkenean sinatuko du kontratua Florentino Perez presidentearekin batera, eta 18:00etan prentsaurreko telematikoa emango du.