Publizitatea
Itxi

2021/06/15

09:41

Futbola

EURO 2020

Poloniak 1-2 galdu du Eslovakiaren aurka, hamar jokalarirekin

M. Y. L. | EITB MEDIA

Lehen gola Wojciech Szczesnyk egin du bere atean; ondoren, Karol Linettyk markagailua parekatu du, eta Milan Skriniarrek 1-2koa jarri du, 69. minutuan.

  • Milan Skriniar eta Robert Mak

    Milan Skriniar eta Robert Mak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eslovakiak ezuztean harrapatu du Polonia, 1-2 menderatu baitu Eurokopa honetan jokatu duten lehen partidan, Wojciech Szczesny atezainak (bere atean) eta Milan Skriniarrek egin dituzten golei esker.

E multzoko bi taldeek Grzegorz Krychowiaken kanporaketak markatutako norgehiagokarekin hasi dute txapelketa. Ordu erdi falta zenean eta markagailua parekatuta (1-1) zegoenean, Polonia gizon bat gutxiagorekin geratu da.

Aurretik, Eslovakiak lehen zatian sartu du lehenengo gola. Robert Makek ezker hegaletik egindako jokaldi baten ostean, baloiak zutoina jo du, eta, ondoren, Szczesnyren bizkarra; beraz, atezain poloniarrak bere atean sartu du baloia.

Bigarren zatia hasi eta 47 segundora, Karol Linettyk markagailua parekatzea lortu du, baina partidaren 69. minutuan, korner batean, Skriniarrek garaipenaren gola sartu du.

Fitxa teknikoa:

1 - Polonia: Szczesny; Bereszynski, Glik, Bednarek, Rybus (Puchacz, 74. min); Krychowiak, Linetty (Frankowski, 74. min), Klich (Moder, 85. min); Zielinski (Swiderski, 85. min), Jozwiak eta Lewandowski.

2 - Eslovakia: Dubravka; Pekarik (Koscelnik, 79. min), Satka, Skriniar, Hubocan; Kucka, Hromada (Hrosovsky, 79. min), Mak (Suslov, 87. min), Haraslin (Duris, 87. min), Hamsik; eta Duda (Gregus, 92. min).

Golak: 0-1, 18. min: Szczesny (bere atean). 1-1, 46. min: Linetty. 1-2, 69. min: Skriniar.

Epailea: Ovidiu Hategan (ROM). Hubocani txartel horia erakutsi dio (20. min) eta Krychowiak kanporatu du, bi txartel hori erakutsita (22. eta 63. minutuetan).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;