Publizitatea
Itxi

2021/06/16

20:39

Futbola

EURO 2020 (A multzoa)

Galesek final-zortzirenetara sailkatzeko aurrerapausoa eman du

A. B. E. | EITB Media

Turkiaren aurka garaipena lortu du Galesek (0-2) Eurokopao A multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Britainia Handiko selekzioak lau puntu pilatu ditu bi neurketa jokatu ostean.

  • Gales

    Ramsey (Gales), Turkiari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Galesek mendean hartu du Turkia (0-2) asteazken honetan jokatu duen Eurokopako A multzoko bigarren jardunaldiko partidan, eta final-zortzirenetarako txartela lortzeko aurrerapausoa eman du. Turkiako selekzioa, aldiz, kanporatua izatetik gertu dago.

Neurketaren hasieran abagune argiak izan ditu Galesek; seigarren minutuan Ugurcan Çakir atezainak eragotzi du Aaron Ramseyren gola, eta Juventuseko jokalariak gola sartzeko aukera nabarmena alferrik galdu du 24. minutuan. Hala ere, atsedenaldia baino lehenago, 42. minutuan, Ramseyk ez du barkatu eta gola sartu du (0-1). Balek pasea eman dio Aaron Ramseyri eta honek ez du huts egin.

Senol Gunes Turkiako hautatzaileak aldaketak egin ditu bigarren zatiari ekiteko: Yusuf Yazici eta Merih Demiral zelairatu ditu, Ozan Tufan eta Okay Yokuslu jokalarien ordez. Aldaketek eragina izan dute taldean, baina Burak Yilmazek ezin izan du gola sartu area barruan baloia jaso eta errematea kanpora bidali ostean. Galesen erantzuna azkar iritsi da, baina Ramseyk lehenengo eta Balek ondoren, ezin izan dute Çakirrek babestutako atea zulatu.

Norgehiagokako 60. minutuan, Gareth Balek penaltia huts egin du, jaurtiketa langa gainetik kanpora bidalita. Horrek, Turkia berpiztu du, nahiz eta abaguneak sortzea kosta egin zaion. Berdinketaren gola sartzeko aukera onena Danny Ward atezainak eragotzi du, Merih Demiralen erremateari erantzun bikaina emanda.

Azken txanpan, Turkiak erasora jo du itsu-itsuan, eta neurketa amaitzear zela Connor Robertsek Galesen bigarren gola sartu (0-2) eta partida erabakita utzi du, Baleren pase ona baliatuta.

Fitxa teknikoa:

0 - Turkia: Ugurcan Çakir; Zeki Çelik, Kaan Ayghan, Çaglar Söyüncü, Umut Meras (Mert Müldür, 72. min); Okay Yokuslu (Demiral, 46. min), Cengiz Under (Irfan Can Kavehci, 83. min), Hakan Çalhanoglu, Ozan Tufan (Yusuf Yazici, 46. min), Kenan Karaman (Halil Dervisoglu, 75. min); eta Burak Yilmaz.

Hautatzailea: Senol Gunes.

2 - Gales: Ward; Connor Roberts, Mepham, Rodon, Ben Davies; Allen (Ampadu, m.73), Morrell; Daniel James (Neco Williams, m.94), Ramsey (Wilson, m.85), Bale; y Moore.

Hautatzailea: Rob Page.

Goles: 0-1, 42. min: Ramsey. 0-2, 95. min: Roberts.

Epailea: Artur Dias (POR). Txartel horiak atera dizkie Burak Yilmaz (92. min) eta Calhanoglu (92. min) Turkiak0o jokalariei, baita Ben Davies (92. min) eta Mepham (92. min) Galeseko futbolariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;