Itxi

Futbola

Ofiziala

Sergio Ramosek ez du Real Madrilen jarraituko

A. B. E. | EITB Media

Sevillako jokalaria eta kluba ez dira bi aldeak lotzen zituen eta ekainaren 30ean bukatzen zen kontratua berritzeko akordiora iritsi. Ramosek 16 urte eman ditu Real Madrilen.

  • Sergio Ramos

    Sergio Ramos, Modricen aldamenean, Txapeldunen Ligako partida baten. Argazkia: EFE

Sergio Ramosek ez du Real Madrilen jarraituko. Sevillako jokalaria klubarekin lotzen zuen kontratua 2021eko ekainaren 30ean bukatzen da, eta bi aldeak ez dira kontratua berritzeko akordiora iritsi. Ramosek 16 urte eman ditu Real Madrilen.

Ostegun honetan Sergio Ramos omentzeko eta agurtzeko ekitaldia egingo duela iragarri du Real Madrilek komunikatu ofizial baten bidez. Oharrean, Florentino Perez presidentea ekitaldian izango dela baieztatzen da.

Klubak gaineratu du, Sergio Ramosek prentsaurreko telematikoa eskainiko duela agurra iragarri ostean.