Itxi

Futbola

C multzoa (3. jardunaldia)

Austriak ezustekoa eman du Ukrainaren aurka (0-1) eta final-zortzirenetara pasa da

A. A. | EITB MEDIA

Herbehereetako selekzioak, bere aldetik, C multzoko lehen postua eskuratu du, hirugarren garaipena kateatuta, azkena Mazedoniaren aurka (0-3).

  • Austriako jokalariek Baumgartnerren gola ospatu duten unea.

    Austriako jokalariek Baumgartnerren gola ospatu duten unea. Argazkia: EFE

Austriako selekzioa Eurokopako final-zortzirenetan izango da lehendabiziko aldiz, Ukraina mendean hartu baitu astelehen honetan, ezustekoa emanda, Christoph Baumgartner Hoffenheim taldeko erdilariaren gol bati esker.

Emaitza horrekin, Austria C multzoko bigarren postuan geratu da, Herbehereetako selekzioaren atzetik, eta Italiaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan, larunbatean; Ukraina, aldiz, 3 punturekin, gainerako partidetan gertatuko denaren zain geratu da, hurrengo fasera igarotzeko lau hirugarren onenen artean dagoen ala ez jakiteko.

Fitxa teknikoa:

0 - Ukraina: Bushchan; Karavaev, Zabarnyi, Matviyenko, Mykolenko (Besedin, 85. min); Shaparenko (Marlos, 68. min), Sydorchuk, Zinchenko; Yarmolenko, Yaremchuk eta Malinovskyi (Tsygankov, 46. min).

1 - Austria: Bachmann; Lainer, Dragovic, Hinteregger, Alaba; Schlager, Laimer (Ilsanker, 72. min), Grillitsch; Baumgarnter (Schöpf, 32. min), Sabitzer; Arnautovic (Kalajdzic, 90. min).

Golak: 0-1, 21. min: Baumgarnter.

Epailea: Cuneyt Cakir (Turkia). Ez du txartelik atera.

 

Hirutik hiru Herbehereetako selekzioarentzat Pandeven agurrean

Los jugadores de Países Bajos celebran un gol. Foto: EFE

Herbehereetako selekzioko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Herbehereetako selekzioak 0-3 jipoitu du Ipar Mazedonia, Goran Pandev Mazedoniako aurrelari beteranoaren agurrean.

Frank de Boerren taldeak Ukrainaren aurkako estreinaldian zalantzaren bat edo beste eragin arren, itxura ona emanez gainditu du multzoen fasea, jokatu dituen hiru neurketak irabazita. Gainera, zortzi gol sartu ditu eta bi bakarrik jaso; orain, zenbaki horiek berresten hasi beharko du hurrengo kanporaketan, Amsterdamdik urrun, eta hirugarren baten aurrean.

Bestalde, Eurokopa honetan debuta egin duen Mazedoniak punturik eskuratu gabe egingo du alde txapelketatik, nahiz eta berarentzat nahikoa balentria izan zen multzoen fasea jokatzeko sailkatu izana.  

Azken norgehiagoka hau Goran Pandev kapitain eta erreferenteari agur esateko balio izan dio Mazedoniari. Aurrelariak harmailen, aurkarien eta, batez ere, taldekideen maitasuna jaso zuen.

Fitxa teknikoa:

3 - Herbehereak: Stekelenburg; Van Aanholt, Blind, De Vrij (Timber, 46. min), De Ligt, Dumfries (Berghuis, 46. min); F. De Jong (Gakpo, 79. min), Wijnaldum, Gravenberch; Memphis Depay eta Malen (Promes, 66. min).

0 – Ipar Mazedonia: Dimitrievski; Ristovski, Velkovski, Musliu; Elmas, Ademi (Nikolov, 78. min), Tricovski (Churlinov, 56. min), Bardhi (Stojanovski, 78. min), Alioski; Trajkovski (Hasani, 67. min) eta Pandev (Kostadinov, 67. min).

Golak: 1-0, 24. min: Memphis Depay; 2-0, 51. min: Georginio Wijnaldum; 3-0, 58. min: Georginio Wijnaldum.

Epailea: István Kovács (Errumania). Txartel horiak: Stefan Ristovski, Visar Musliu eta Ezgjan Alioski (Mazedonia).