Publizitatea
Itxi

2021/07/07

23:45

Futbola

EURO 2020

Ingalaterrak finalerako txartela lortu du Danimarkaren aurka garaipen polemikoa lortuta

A. B. E. | EITB Media

Epaileak talde ingelesaren aldeko penalti eztabaidagarria adierazi du luzapenean, eta Kanek gol erabakigarria sartu du Schmeichel atezainak desbideratutako baloia jaso eta sare barrura bidalita. Ingalaterrak Italia izango du aurkari Eurokopako finalean.

  • Ingalaterra

    Ingalaterrako jokalariak Danimarkaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ingalaterrak Eurokopako finalerako txartela eskuratu du, asteazken honetan Danimarkari finalerdietako partida irabazita (2-1). Luzapenean epaileak adierazi duen ingelesen aldeko penalti eztabaidagarria izan da gakoa. Ingalaterrako selekzioak Italia izango du aurkari finalean, uztailaren 11n.

Danimarka izan da nagusi hasieran, eta lehen zatiko minutu gehienetan Ingalaterra baino hobea izan da. Damsgaard eta Braithwaitek arriskua eraman dute Pickford atezainak babestutako ate ingurura, baina ez dute asmatu. Jokalari ingelesak noraezenean ibili dira, eta danimarkarren nagusitasunak saria jaso du 30. minutuan, Damsgaardek faltaz sartutako gol ikusgarriari esker (0-1).

Gola jaso ostean esnatu da Ingalaterra, eta azker lortu du neurketa berdintzea: Kanek jokaldia gidatu du, Sakari eman dio baloia, hau area barruan sartu da, pasea eman du, eta Sterling iritsi ez den arren, Kjaer gurutzatu da eta gola bere atean sartu du (1-1).

Bigarren zatiko hasierako hogei minutuetan ere Danimarka izan da nagusi, baina asko kosta zaio abagune argiak sortzea. Pixkanaka, Ingalaterra eroso sentitzen hasi da, eta gola sartzeko aukera asko izan ez dituen arren, beste itxura bat eman du. Maguirek izan du abagune argiena, baina Schmeichel atezainak eragotzi du gola, gelditu bikaina eginda. Bi taldeetako batek ere ez du gola sartu bigarren zatian, eta norgehiagokak luzapena behar izan du.

Luzapenean jaun eta jabe izan da Ingalaterra, abagune argiak izan ditu, baina Schmeichel atezainak saihestu ditu guztiak, atepean erakustaldia emanda. Hala ere, 104.minutuan epaileak ingelesen aldeko penaltia adierazi du; Sterling lurrera joan da area barruan, eta epaileak ez du zalantzarik izan, nahiz eta ez den penaltia adierazteko moduko jokaldia izan. Ingalaterrak, ordea, etxean (Wembleyn) jokatu du, eta horrek eragina izan du. Harry Kanek jaurti du penaltia, Schmeichelek desbideratu, baina aldaratzea Kanek berak jaso eta 2-1ekoa jarri du markagailuan.

Azken minutuetan, Danimarka saiatu da berdinketa lortzen, baina Ingalaterrak ondo eutsi dio, eta garaipenak ez dio ihes egin.

Fitxa teknikoa:

2 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Maguire, Shaw; Rice (Henderson, 95. min), Phillips, Mount (Foden, 95. min); Sterling, Saka (Grealish, 69. min; Trippier, 106. min) eta Kane.

1 - Danimarka: Schmeichel; Stryger Larsen (Wass, 67. min), Vestergaard (Wind, 105. min), Kjaer, Christensen (Andersen, 79. min), Maehle; Delaney (Jensen, 88. min), Hojbjerg; Damsgaard (Poulsen, 67. min), Dolberg (Norgaard, 67. min) eta Braithwaite

Golak: 0-1, .30: Damsgaard. 1-1, 39. min: Kjaer, b.a. 2-1, 104. min: Kane

Epailea: Danny Makkelie (NL). Txartel horiak atera dizkie Maguire (49. min) Ingalaterrako jokalariari eta Wass (72. min) Danimarkako futbolariari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;