Publizitatea
Itxi

2021/08/03

16:40

Futbola

Tokio 2020

Espainiako futbol selekzioak Olinpiar Jokoetako finalerako txartela eskuratu du Japonia kanporatuta

A. B. E. | EiTB Media

Espainiarekin jokatzen ari diren Unai Simon, Oyarzabal, Merino, Zubimendi eta Moncayola euskal jokalariek urrezko dominak eskuratzeko aukera izango dute Brasilen aurka abuztuaren 7an jokatuko duten finalean.

  • Marco Asensio

    Marco Asensio, Japoniaren aurka gola sartu ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako futbol selekzioak Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerako txartela eskuratu du finalerdietan, astearte honetan Japonia mendean hartuta (0-1). Ondorioz, Espainiarekin jokatzen ari diren Unai Simon, Oyarzabal, Merino, Zubimendi eta Moncayola euskal jokalariak urrezko domina lortzeko lehian egongo dira abuztuaren 7an Brasilen aurka jokatuko duten finalean. 

Japoniaren eta Espainiaren arteko neurketa parekatua eta abagune gutxikoa izan da. Espainiako selekzioak izan du baloiaren jabetza, baina Japonia sendo ibili da defentsako lanean, eta kontraerasoan gola sartzeko aukera batzuk izan ditu. Norgehiagoka luzapenean erabaki da, 115. minutuan Marco Asensiok sartu duen golarekin (0-1). Real Madrileko jokalariak Oyarzabalen pasea jaso, eta jaurtiketa gurutzatu baten bidez gainditu du Japoniako atezaina. 

Fitxa teknikoa:

1- Espainia: Unai Simon; Oscar Gil (Vallejo, 46. min), Eric Garcia, Pau Torres, Cucurella (Miranda, 106. min); Zubimendi (Moncayola, 97. min), Mikel Merino (Carlos Soler, 59. min); Dani Olmo (Puado, 59. min), Pedri (Asensio, 83. min), Oyarzabal; eta Rafa Mir.

0 – Japonia: Tani; Sakai, Yoshida, Itakura, Nakayama; Endo, Tanaka (Hashioka, 118. min), Hatate (Soma, 65. min); Kubo (Miyoshi, 91. min), Doanv (Maeda, 91. min) eta Hayashi (Ueda, 65. min).

Gola: 0-1, 115. min: Asensio.

Epailea: Kevin Ortega (Peru). Txartel horiak atera dizkie Sakai (100. min) Japoniako jokalariari, baita Oscar Gil (12. min), Mikel Merino (49. min), Zubimendi (94. min), Vallejo (110. min), Asensio (115. min) eta Rafa Mir (117. min) Espainiako futbolariei. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;