Futbola
Neguko merkatua
Europako taldeek gerrikoa estutu behar izan dute krisiaren aurrean
Erredakzioa
Neguko merkatuan kantitatea kalitatearen aurretik kokatu da, eta taldeek ez dute izarrik fitxatu.
-
Tévez Manchester Cityn geratuko da. Argazkia: EFE
Gaur egungo krisi ekonomikoak neguko merkatua baldintzatu du Europako futbolean, eta fitxaketa gutxi egin dira liga nagusietan. Horrela, taldeek nahiago izan dute kantitatea kalitatea baino.
Italiako Calciok, Espainiako Ligak, Ingalaterrako Premier Leaguek, Alemaniako Bundesligak eta Frantziako Liguek ez dute mugimendu handirik izan aurten neguko merkatuan. Hori dela eta, protagonista PSG izan da. Tevezen, Kakaren, Patoren eta Beckhamen fitxaketak lortu ez dituen arren, Maxwell, Alex eta Motta sinatu ditu.
Espainiako Ligan talde gutxik egin dituzte fitxaketak. Sevilla eta Espanyol izan dira aktiboenak, hiruna fitxaketa eginda. Marcelinoren taldeak Reyes, Diawara eta Cala fitxatu ditu, eta Pochettinorena, berriz, Phillipe Coutinhorekin, Kalu Ucherekin eta Víctor Sánchezekin indartu da.