Itxi

Futbola

Liskarrak

Jarraitzaileen artean infiltratuak zeudela salatu du Al Masri taldeak

Erredakzioa

"Irabazi eta gero Al Masriko jarraitzaileek hori egitea ez dut ulertzen. Egitera bultzatu zituzten infiltratuak zeudela uste dut", adierazi du Egiptoko taldearen arduradun batek.

  • Istiluak Port Saiden. Argazkia: EFE

    Istiluak Port Saiden. Argazkia: EFE

"Baltaguiya" izenekoak Port Said hiriko jarraitzaileen arten infiltraturik zeudela salatu du Mohamed Sein Al Masri Egiptoko taldearen arduradun batek. Atzo Egiptoko futbolaren tragediarik handiena jazo zen Port Saiden, 74 hildakorekin.

"Irabazi eta gero Al Masriko jarraitzaileek hori egitea ez dut ulertzen. Egitera bultzatu zituzten 'baltaguiya' infiltratuak zeudela uste dut", adierazi du Seinek Port Said futbol zelaian.

Al Ahli Kairoko taldearen eta Al Masriren jarraitzaileen arteko istiluak epaileak neurketaren amaiera adierazi eta berehala hasi ziren. Etxekoek irabazi zuten partida 3-1. Etxekoen jarraitzaileak berdegunean sartu ziren kanpoko taldearen jokalariak astintzeko.

Duela egun batzuk taldeko zuzendaritza ultrekin bildu zela azaldu du Seinek. Bileran Al Ahliko jarraitzaileei harrera ona egiteko eskatu zieten agintariek, eta portaera egokia izateko konpromisoa hartu zuten jarraitzaileek.

Hosam Mohamed Mustafa lekukoak azaldu duenez, Al Masri taldeko jarraitzaileek Al Ahliko zaleak mehatxatu zituzten norgehiagokaren hasieratik, eta neurketaren amaieran eraso egin zieten.